Haurrok BAKEA nahi dugu

1981ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE) irailaren 21a aukeratu zuen Bakearen Nazioarteko Egun gisa.
Aurten mundua zaintzeko konpromisoa hartu nahi dugu.
Pena handia ematen digu hainbat herrialdetan gerrak egoteak, familiek beren etxeak utzi behar izateak, pertsona errugabeak bonbardaketetan hiltzeak, behar dutena (etxea, janaria, eskola, lana…) falta izateak.
Bakea nahi duten munduko umeekin bat egiten dugu…
Keinu sinple bat bezala begiak ixten ditugu eta isiltasun eta otoitz tarte bat egiten dugu BAKEA eskatuz.

(isiltasun-unea, begiak itxita)

Orain Stelios Kerasidisen bideo bat ikusiko dugu. Greziako haur bat da, pianoa jotzen du eta musika hau sortu du Ukrainako gerra gelditzea eskatzeko…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.