12 ITSASONTZIA

#Adostekoprest

«Beste ertzera gurutzatu zuten» (Mt 14, 22)

ESKERRIK ASKO
Eskerrik asko, Jauna, nigan jarri duzulako.
neure mugak gainditzeko hazia.
Eskerrik asko egunetik egunera
hobea izaten laguntzen didazulako.

HEMEN NAGO
Neure burua gainditzeko gai izango naiz
pertsona hobea izateko.
Egunero ilusioz beterik altxatuko naiz
zerbait berria aurkitu eta bizitzeko asmoz.

LAGUNTZEKO PREST NAUKAZU
Laguntzeko prest naukazu, Jauna,
egunero pozez eta animoz hasteko.
Ilusioz bizitzeko prest nago.
eta hobea izateko gogoz.