Zaindu eta zaintzen uzten dut (1)

LOGO HARA

MOTA Masajea
MUSIKA
Brian Crain Dream of Flying

NOLA EGIN
Saio honetan elkarri lagunduko diogu isiltasun egoera batera, barnealdera, sakontasunera sartzen. Masaje baten bitartez egingo dugu ilea laztanduz. Ikasleak bikoteka jarriko dira, bata eserita, bestea bikotekidearen atzean. Urrengo astean rolak aldatzen dira.
Masajea jaso duenak beste egun batean egingo dio eman duenari.

Masajea jaso behar duenak “oinarrizko jarrera”  hartuko du masajea erlaxaturik hartzeko.
Arnasa emeki hartu, airea sabeleraino irits dadin.
Inspiratu, 1, 2, 3, 4, poliki 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.
Masajea eman behar duenak honela egingo du:

  • Hatz guztiekin ukituko du lagunaren burua “teklak” joko balitu bezala.
  • Emeki egingo du, zirkulu simetrikoak eginez buruaren erditik aurrerantz, gero alboetatik itzultzeko.
  • Masajea, hatz mamiekin egingo dugu buruko larruazala ferekatuz, gero hatz lodiekin garondoan.

Masajea jasotzen duenak, arnasa lasai hartzen duela, ez du ezertan ere pentsatu behar.

Hasi aurretik, une batez pentsatuko dugu zer egingo dugun, zein pertsona zainduko dugun eta pertsona horrek zer behar duen. Gure helburua lagun hori ondo sentiaraztea da, erlaxatua, baliotsua. Hatzen bidez indar berria emango diogu egun osorako, bakea eta maitasuna helaraziz. Prest?
Prest gaudenean, egingo dugunaren balioaz kontziente garenean, aurrera.

PENTSATZEKO.
Nola sentitu zara masajea egitean?
Eta jaso baduzu, nola sentitu zara?