Natura errespetatu eta zaintzen dut

Kastoreen txangoa
Basa-sagarrondoa udaberriko kolorez janzten zen: oso berdea eta petaloen zuria. Lurrean, zuhaitz zaharraren oinetan, petalozko alfonbra sortzen zen, urtero desberdina, baina beti ikusgarria.
Animalia asko etortzen ziren ikustera, kastore mendizaleen patruila bezala, inoiz galtzen ez zuena. Hamabost ziren guztira. Denak oso pozik zihoazen txangoan. Bidetik abesten zuten eta beren gordelekuetatik ekarritako gozokiak jaten zituzten. Baina lasaiegi zihoazen.
Mina izeneko kastoreak bere gozoki zorroa amaitu zuenean, axolagabeki bota eta errekastoaren ertzera joan zen. Korrontea indarrez pasa eta poltsa arrastaka eraman zuen.
Geroago, Lapicero izenekko kastoreak kometa bat egin zuen plastiko batekin eta makila batzuekin, eta hegan jarri zuen. Luzaro egon zen hura ikusten, baina gero adarretan harrapatuta geratu zitzaion. Bere lagunek paseoan jarraitzen zutenez, Lapicero ez zen hura berreskuratzera gelditu.
Beste kastore batzuek, otorduetako soberakinak sastraka batzuetan bota zituzten.
Atseden hartzeko gelditu zirenean, Cartabon izeneko kastoreak, taldeko buruak, etxolak egitea proposatu zuen, eta inori baimenik eskatu gabe, Lechuza maistraren zuhaitza marraskatzen hasi ziren.
Maistra zer gertatzen zen ikustera irten zen.
– Geldi! Hau nire etxea da, ezin da moztu!
Eta gero izuturik ikusi zuen nola utzi zuten basoa kastore txangozaleek.
– Zer egiten du poltsa horrek ibaian flotatzen?
– Eta kometa? Hor geratuko da?
– Zer diozu zaborrei buruz?
Hamabost kastoreek barkamena eskatu zioten maistrari eta dena jasotzen hasi ziren.
Esan zien:
– Asko gustatzen zaigu sagarrondoaikustera zuek etortzea, baina basoa errespetatu behar duzue, hemen bizi garen landareak eta animaliak zainduz. Garrantzitsua da garbi edukitzea, osasuntsua eta polita izaten jarrai dezan. Horrela datorren urtean berriz goza dezakezue!
Mendizaleek agur esan zuten ikasgaia ikasi zutela ziurtatuz.

Partekatzen dugu:
Zerekin geratzen zara ipuin honetatik?
Gaur egun etxean, eskolan, auzoan egiteko zerbait…