Imaginatzen duzu?

Mutil gazte bat, hondartzan plisti-plasta ari dela, korronte batek herrestan eramaten du; bere burua arriskuan ikusten duenean, oihu egiten du: ama, ama!
Astindu besoak ahal duen moduan, laguntza eske etsi-etsian.
Nekez, noizbehinka, burua ateratzen du, eta hurrundik ama ikusten du.
Bere itxaropen bakarra da amak entzungo diola eta edozer egingo duela erreskatatzeko.
Gero eta ozenago oihukatzen du; azkenean, amak garrasiak entzuten ditu.
Altxatu eta ikusi egiten du, eta berriro etzan egiten da, pentsatzen duen bitartean:
Ze hotz dagoen ura,, ni ez naiz ezta sartuko ere!Hurrengorak -hemendik ateratzen bada- ez dadila hain barrura sartu!

Pentsatuko duzu:
Sinestezina, ezin da egia izan!Hori ez da ama bat!

Horixe da, ez da egia.
Nahikoa da amari zerbait eskatzea, nik behar dudana lortu arte gure ama ez gelditzeko.
Eta horrekin lagundu nahi ez badit, esan nahi du oraingoz ez zaidala komeni.

Maiatza, Mariaren eta ama guztien hilabetea, amaitzen dela aprobetxatuz, azken aldiz pentsatuko dugu gure amak gure alde egiten duen guztiaz.
(Segundu batzuk isilik pentsatzen).

Eta barkamena eskatuko diogu amari berarekin haserretu garen aldi guztiengatik, eskatzen dioguna ez egiteagatik, guretzat onena nahi duelako.
(Segundu batzuk isilik pentsatzen).