Zaindu eta zaintzen uzten dut (2)

LOGO HARA

MOTA Masajea

MUSIKA Brian Crain Dream of Flying

NOLA EGIN

Pasa den ostegunean ile-masajea egin genuen. Gaur ere masaje hau egingo dugu rolak trukatuz.

Ikasleak bikoteka jarriko dira, bata eserita, bestea bikotekidearen atzean.
Masajea jaso behar duenak “oinarrizko jarrera”  hartuko du masajea erlaxaturik hartzeko.
Arnasa emeki hartu, airea sabeleraino irits dadin.
Inspiratu, 1, 2, 3, 4, poliki 1, 2, 3, 4.
Hartu airea berriro 1, 2, 3, 4an, eta askatu 1, 2, 3, 4.

Masajea jasotzen duenak, arnasa lasai hartzen duela, ez du ezertan ere pentsatu behar.

Masajea eman behar duenak honela egingo du:

  • Hatz guztiekin ukituko du lagunaren burua “teklak” joko balitu bezala.
  • Emeki egingo du, zirkulu simetrikoak eginez buruaren erditik aurrerantz, gero alboetatik itzultzeko.
  • Masajea, hatz mamiekin egingo dugu buruko larruazala ferekatuz, gero hatz lodiekin garondoan.

Hasi aurretik, une batez pentsatuko dugu zer egingo dugun, zein pertsona zainduko dugun eta pertsona horrek zer behar duen. Gure helburua lagun hori ondo sentiaraztea da, erlaxatua, baliotsua. Hatzen bidez indar berria emango diogu egun osorako, bakea eta maitasuna helaraziz. Prest?
Prest gaudenean, egingo dugunaren balioaz kontziente garenean, aurrera.

PENTSATZEKO.
Nola sentitu zara masajea egitean?
Eta jaso baduzu, nola sentitu zara?