Jesus da bidea…

Ezagutzen ez dugun mendi batetik ibilbide bat egitera goazenean, joateko bidea ondo seinalatuta egotea nahi dugu.
Arazo edo galdera zail baten aurrean zalantza dugunean, norbaitek egia esatea nahi dugu, konpondu ahal izateko.
Lagun edo senide bat oso gaixo dagoenean, sendatzea eta bizitza osasuntsua izatea nahi dugu.
Ba Jesusek bere apostoluei esan zien, eta gaur guri ere bai, Hura dela bidea, egia eta bizitza.

Bideoa ikusi ondoren, OTOITZ hau egingo dugu:
Jesusek esaten digu:
“Ni naiz bidea, egia eta bizitza.”
Ez da erraza Jesusen atzetik joatea,
Baina bai dela biderik seguruena
Aitarengana iristeko.

Horregatik eskatzen dizugu Jesus:
erakuts iezaguzu egun honetan zu bezala izaten. AMEN

LH 1-3

LH 4-6