Maitasuna zara

LOGO HARA

MOTA:               IRUDIKAPENA

MUSICA:            Brian Crain Dream of Flying

Oinarrizko jarrera hartzen dugu, eta pixkanaka pixkanaka gure arnasketaz ohartzen gara
Airea sudurretik sartzen eta irteten ikusten dugu.
Eta arnasketa sakonagoa egiteko prest gaude.

Sudurretik airea hartu, atxiki eta ahotik botako dugu emeki-emeki. (…)
Imajinatu leku zoragarri batean zaudela. Baso bat izan daiteke, hondartza lasai bat, zure gela (…)
Han zaude eserita, lasai, erlaxatuta, tokiaz gozatzen.
Bat-batean, argi tanta batzuk zure gainetik erortzen ikusten dituzu. (…)
Euri fina bezala, argi tantak erortzen ari dira zure gainetik. (…)
Argi-tanta bakoitzak bake, lasaitasun, maitasun pixka bat ekartzen dizkizu

Apurka-apurka argi horietaz betetzen ari zara. (…)
Maitasunez betetzen ari zara.
Argitxo horiek zure gainean mantu argitsu bat sortzen dute, zure gorputza biltzen duena.
Argi leun bat da, inguratzen zaituena, janzten zaituena, babesten zaituena. (…)

Maitatua sentitzen duzu,  Onartzen zaituela sentitzen duzu,(…)

Argi hori zure gorputzetik sartzen da bazter guztiak maitasunez, bakez, lasaitasunez betetzen
Erabat maitatua sentitzen zara, onartua,
Eta besteak maitatzeko gogoak sentitzen dituzu. (…)
Sentipen hauekin aterako zara irudikapenetik.

Pentsatu eta partekatzen dugu:
zer egin dut?
Nola sentitu naiz?
Zer aurkitu dut?